Ezkontza gehigarria

[BABESTUTAKO EDUKIA] Esanahia duten argazkiak

Ataria 2019ko apirilaren 29a

Duela bost urte inguru hasi ziren Arri Studioko neskak ezkontzetako argazkiak ateratzen. Orain, argazkiez gain, bideogintza eta diseinua ere eskaintzen dituzte.

Naturaltasuna da berain ezaugarri nagusietako bat eta bezeroaren izaera eta beharretara egokitzen dira. Egiten duten lana gustuko dutenaren seinale.

Ezkontzen aurretik egiten dituzte sesioak, baita egunean bertan ere, ile apaindegitik hasi eta dantzaraino. Aurreko sesio horrek familiaren eta ezkongaien historia ezagutzeko balio die, eta horrela, badakite zer den garrantzitsuena. Bikoteak nahi duenera egokitzen dira eta ez dituzte bi lan berdin egiten: «Lortzen dugu argazkigintza desberdinak egin ahal izatea, protagonisten izaeraren arabera bikote bakoitzean enfokatuz». Gainera, diseinuan ere adituak izanda, lortzen duten produktua desberdina da.

Ezkontzetan eskaintzen dutena garrantzitsua iruditzen zaie, baina ez hainbeste momenturako, etorkizunerako baizik. Oroitzapen horiek gordeta edukitzeko argazkiak eta bideoak artxibo digitalean ematen dizkiete bikoteei, eta, gainera, argazkiak albumean nahiz webgunean izan ditzakete. Azken aukera horretarako bikoteak erabiltzaile eta pasahitza izaten ditu, eta horrela, ezkongaiek nahi dutenek ikusi ditzakete argazkiak.

Arri Studioan haurdunaldien, jaioberrien, familien, kongresuen... argazkiak ere ateratzen dituzte.

  • Helbidea: Errementari kalea, 44, Tolosa.               
  • Telefonoa: 643 67 17 17                 
  • Facebook: @arristudioa        
  • Instagram: @arristudioa                                
  • Webgunea: www.arristudioa.com

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!