1977. urteaz geroztik izan diren hauteskunde guztien emaitzak

Ataria 2019ko apirilaren 26a

Tolosaldeko datuak nahiz eskualdeko 28 herrietako datu historiko guztiak; Espainiako Kongresurako hauteskundeek eskualdean azken urteetan izan duten bilakaeraren informazio guztia.

Ataria.eus-ek herritarren eskura jarri du Hauteskundeetako datu-base historikoa. Une honetan, Espainiako Kongresurako hauteskundeen informazioa herriz herri erakusten du. Aurrerago egongo da eskuragarri Udal eta Foru hauteskundeetako, Eusko Legebiltzarreko eta Europako datu historikoen informazioa ere.

Orrialde bereziak hauteskunde ezberdinen arteko konparaketak egiteko aukera eskaintzen du, baita alderdi bakoitzaren bilakaera historikoa ikusteko grafikoak ere.

Igandean, eskualdeko datuak 'ataria.eus'-en

Apirilaren 28an, igandean, ataria.eus webgunea zuzenean ariko da hauteskunde gaueko emaitzak argitaratzen. 20:00etatik aurrera datuak iritsi ahala Tolosaldeko Ataria-ren webgunean eta sare sozialetan zabalduko dira. 

EGIN KLIK HEMEN: [Hauteskundeak Tolosaldean, datu-base historikoa].

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!