Ezkontza gehigarria

[BABESTUTAKO EDUKIA] Kalitatezko tratamenduak

Ataria 2019ko apirilaren 26a

2018ko apiriletik ari da lanean Onditz Aiestaran Onditz estetika zentroan. Bertan ezkontzetarako tratamenduak egiten ditu, baita bestelakoak ere. Ezkontzetarako, gehienbat, ezkongaiak hurbiltzen zaizkio, baina baita gonbidatuak ere.

Ezkongaiak hilabete batzuk lehenago joaten zaizkio eta aurpegi garbiketa egiten dute. Bi edo hiru egun lehenago, berriz, flash tratamendu bat egiten die, hau da, esfoliazioa eta masajea ematen dizkie azala hobeto sentitu dezaten. Azkenik, egunean bertan, makillatu egiten ditu. Horrez gain, masaje erlaxagarriak ere ematen dizkie, ezkontzaren prestakuntzak sortzen dituen urduritasunak uxatu eta deskonektatzeko. Manikurak nahiz pedikurak ere egiten ditu.

Onditzek ez du ezkontzetarako soilik lan egiten. «Tratamendu hauek edozeini etortzen zaizkio ondo», dio. Depilazioak, solarium saioak, gorputzeko esfoliazioak, zelulitisaren aurkako tratamenduak... ere eskaintzen ditu. Gehienbat, garai honetan hasten dira bezeroak horrelako tratamenduak eskatzen. «Gorputza agerian eramaten hasten garen garaia da», dio. Horiek garrantzitsuak iruditzen zaizkio Aiestarani: «Zaintzen duzuna eta egiten duzuna nabaritu egiten da». Gaineratu du garrantzitsua dela eskaintzen den zerbitzua kalitatezkoa izatea eta jendea eraso sentitzea.

  • Helbidea: Nafarroa Etorbidea, 1, behea, Tolosa                            
  • Telefonoa: 943 96 89 93   
  • Webgunea: www.onditz.eus

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!