Shuyanaren iritziz, estetika tratamenduak garrantzitsuak dira ezkontzetan. Izan ere, egun horretan ezkongaiek ondo egon nahi dute, dena ederki ateratzeko: «Argazki polit batzuk edukitzeko, makillaje polita izateko... azala prestatu behar da. Azala organo garrantzitsu bat da eta nola gauden erakusten du». Ondorengo egunetarako ere beharrezkoa da horrelako tratamenduak egitea: «Jendea oporretara joaten da eta garrantzitsua da azala prestatzea eta esfoliatzea. Komeni da ere azala ondo hidratatzea».
Diotenez, gehien aurpegiko tratamenduak eskatzen dizkiete, baina eskuetako eta hanketako tratamenduek ere arrakasta dute, eta baita gorputzekoek ere. Fisikotik harago doazen tratamenduak dituzte Shuyanan. «Daukagun guztia hobetzen laguntzen digute, baina ez alde fisikotik bakarrik, baita energetikotik eta emozionaletik ere». Horrek bereizten ditu besteengandik. «Zu ondo bazaude, zure azalak ere hori erakusten du», diote.
Azkenaldian, modan jarri da ezkongaiei tratamenduak oparitzea. «Gorputzeko edo aurpegiko tratamenduak nahiz terapia erlaxagarriak oparitzen dizkiete, ezkontza egunean lasai egoteko», esan dute.
- Helbidea: Eskolapioetako Loraregiak, 3, Tolosa.
- Telefonoa: 943 67 14 68
- Facebook: Shuyana
- Webgunea: www.shuyana.com