Kaxilda eta Ezpala gaztetxeen ateak zabaldu dituzte

Tolosaldeko Ataria 2019ko api. 24a, 20:00

Zizurkilen eraikin bat okupatu du Aiztondoko Gazte Asanbladak, eta Kaxilda jarri diote izena; Tolosan, berriz, berriro okupatu dute Ezpala gaztetxea.

Gune autogestionatu bat izateko beharrak okupaziora eraman ditu, Zizurkilgo eta Tolosako gazteak. Kaxilda gaztetxea ireki du Aiztondoko Gazte Asanbladak, Zizurkilen, 17 urtez hutsik egon den espazio batean. Antolatzaileek azaldu dutenez, «langile autonomia sustatu, klase boterea eraiki eta autodefentsa artikulatu ahal izateko gune estrategiko bat bihurtzeko elkarlanari ekin diogu gogotsu». Elkarlanean ari dira, espazioa txukundu eta beharren arabera egokitzen.

Apirilaren 19an, ostiralean, okupatu zuten eraikina, eta larunbatean Ertzaintza gaztetxera bertaratu eta bi lagun identifikatu zituzten.

Okupazioaren harira, egitarau oparoa osatu dute, eta ostiralera bitarte jarduerak egingo dituzte, nola gaztetxean, hala plazan.

EZPALA BERRIRO MARTXAN

Astelehenean okupatu zuten, bigarrenez, Ezpala gaztetxea Tolosan. Tolosako Gazte Asanbladako kideen esanetan, «kolektiboki ditugun beharrak aztertu, eta hauek bermatzeko bideari forma emateko tresna izango da gaztetxea, langileon antolatzeko gunea, desjabetuon elkargunea».

Okupatu zuten egun berean, ertzainak agertu ziren identifikazio eske, eta bertako kideek «eraso bat gehiago» izan zela salatu dute. Bestetik, jabearekin harremanetan jarri eta negoziazio mahai bat irekitzeko prest daudela azaldu dute.

Egun hauetarako osatu duten egitarauan, gaztetxearen oinarri politikoa eta antolaketa eredua erabakitzeko eztabaida prozesua jarri dute martxan.

EGITARAUAK

EZPALA GAZTETXEA

Apirilak 24, asteazkena
10:00. Gosaria.
11:30. Auzolana.
14:30. Bazkaria.
16:00. Hausnarketa prozesuaren aurkezpena: Gaztetxea zertarako?
21:00. Afaria eta bertsoak.

Apirilak 25, osteguna
10:00. Gosaria.
11:30. Hausnarketa prozesua: Gaztetxearen oinarri politikoak.
14:30. Bazkaria.
16:00. Hausnarketetan hitz egindakoaren sozializazioa.
21:00. Afaria.
22:00. Jamm session.

Apirilak 26, ostirala
10:00. Gosaria.
11:30. Hausnarketa prozesua: Gaztetxearen funtzioak.
14:30. Bazkaria.
16:00. Hausnarketetan hitz egindakoaren sozializazioa.
17:00. M1 langileontzat. Argazkia.
21:00. Afaria.
22:00. Filma.

Apirilak 27, larunbata
10:00. Gosaria.
11:30. Hausnarketa prozesua: Gaztetxearen antolaketa.
14:30. Bazkaria.
17:00. Hitzaldia: Hernaniko babes sarea.
19:00. Kontzertua: Bake Faltsua.
21:00. Herri afaria.
22:00. Ekitaldia.

KAXILDA GAZTETXEA

Apirilak 24, asteazkena
10:00. Ipuin kontaketa.
12:00. Kontzertu akustikoa Ereineko kide batzuen eskutik, plazan.
14:00. Bazkaria.
17:00. Musika eta soundsystemak kapitalusmoan tailerra, plazan.
19:30. Kartelgintza tailerra.
21:00. Afaria.
22:00. Izarren argia filma.

Apirilak 25, osteguna
11:00. Umeentzat jolasak, plazan.
14:00.Bazkaria.
16:30. Antzerkia: Hiru txerritxoen ipuina eraldatuta, plazan.

Apirilak 26, ostirala
11:30. Lehen sorospenak. Lan Istripuetan zer? tailerra, plazan.
17:00. M1-eko argazkia Tolosan.
18:00. Kalejira Joxe Arregi plazatik.
18:30. Herri batzarra plazan.
20:00. Hilabete bukaerako kontzentra, Zizurkil beheran.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!