Ezkontza gehigarria

[BABESTUTAKO EDUKIA] Tradizioa leku paregabean

Ataria 2019ko apirilaren 24a

Albizturgo Santa Marina auzoan dago Segore Etxe Berri jatetxea. Bertan daramatza Nagore Garmendiak 25 urte eta 10 gehiago ondoan zegoen Segore Etxen.

Aurrean duten zelai handia aproposa da ezkontzetarako. «Hemen garrantzitsuena janaria eta kokalekua dira», dio Garmendiak. Izan ere, Segore Etxe Berrin ondo jaten da, leku lasai batean egoteko aukera ematen du eta ordutegiarekin ere ez dira zorrotzak. «Bere ezkontza prezio egoki batean, ondo janez eta leku lasai batean egin nahi duenak hemen badauka aukera».

Hori da, hain zuzen ere, besteengandik bereizten dituena. Janari tradizionala ematen dute, nahiz eta plater pixka bat bereziagoak ere badituzten; kantitate handiak, eta prezio eta kalitate onekoak. Garmendiaren hitzetan, haurrekin joateko ere leku oso ona da eta jolasleku bat ere badauka, gainera: «Jende asko umeekin etortzen da eta jolasean uzten dituzte, kotxerik ez dagoenez ez dagoelako arriskurik».

Ezkontzetan lan egin arren, ez dira horretara mugatzen. «Ezkontzez gain, familia bazkariak, jaunartzeak,enpresetako bazkariak... ematen ditugu. Gainera, taberna ere badugu eta ogitartekoak eta askotariko platerak ere eskaintzen ditugu». Denetarik egiten dute, beraz, Segore Etxe Berrin.

  • Helbidea: Santa Marina auzoa, Albiztur. 
  • Telefonoa: 943 58 09 76 / 610 46 07 51                  
  • Webgunea: www.segore.com

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!