Ezkontza gehigarria

[BABESTUTAKO EDUKIA] Ezkontza pertsonalizatuak

Ataria 2019ko apirilaren 23a

Heu&Neu ezkontza zerbitzuak eta ekitaldi pribatuak antolatzen dituen lantalde bat da. 2017an Agurtzane Garmendiak bideratuta hasi ziren proiektu honekin.

Alde batetik, ezkontza eta ekitaldien kudeaketaz arduratzen da Garmendia. Hau da, ezkongai edo bezeroak behar dituen zerbitzu eta beharrei erantzuten saiatzen dira, dekoraziotik hasi eta lore, bideo, argazki, autobus zerbitzu eta musikara bitarte. Bestalde, Baliarrainen dagoen Lopetedi Jauregiko espazioa eskaintzen dute eta eraikina beharraren arabera alokatzen dute. «Batzuk solairu bakarra erabiltzen dute, beste batzuk bi eta badira eraikin guztia alokatzen dutenak ere».

Zerbitzua eskaintzeko hornitzaile eta kolaboratzaileak dituzte eta elkarlanean ekitaldi bakoitza neurrira egiten saiatzen dira. Hori baita besteengandik bereizten dituena: pertsonalizazioa.

Beraien proposamen gastronomikoa ere zabala da. «Saiatzen naiz Tolosaldeko sukaldari eta catering zerbitzuak eskaintzen, bertako eta garaiko produktuak erabili ahal izateko eta, besteak beste, Tolosako AMA tabernako gazteekin, Roberto Ruiz sukaldariarekin eta Lurlan kooperatibakoekin egin dugu lan».

Agurtzane Garmendiak ezkontzeko asmoa duten bikoteak, edota ospakizun bereziak egin nahi dituzten familia, lagun eta enpresak animatu nahi ditu konpromisorik gabe Lopetedi Jauregia ikustera joatera. «Gu saiatzen gara beraien aurrekontu eta beharren araberako festatxoa eskaintzen».

  • Helbidea: Muñogain kalea, 4, Baliarrain.         
  • Telefonoa: 651 70 76 01     
  • Facebook:Heu&neu     
  • Instagram: heu_neu                           
  • Webgunea: www.heu-neu.com

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!