Aiztondon ere, gaztetxoak pilotan

Tolosaldeko Ataria 2019ko api. 16a, 19:58

Larunbatean, XXII. Aiztondo Pilota Topaketako finalak jokatu ziren, Larraulgo frontoian. Sei herritako pilotariak aritu ziren txapelen lehian.

Beste urte batez, Aiztondo bailarako herrietako pilota klubek antolatuta, eta Aiztondo Mankomunitatearen eta Villabona eta Asteasuko udalen babes ekonomikoarekin, egin dute XXII. Aiztondo Pilota Topaketa. Aurten Aiztondo bailarako herrietako 125 neska-mutilek parte hartuko dute, eskuz zein palaz ospatuko den topaketan.

Aurrebenjaminetan, eskuz, Adei Lanzeta eta Aier Iraola adunarrek Iker Gorriti eta Igotz Urruzola alkizarren aurka lortu zuten garaipena (16-5). Benjaminetan, eskuz, Xuhar Iparragirre eta Mattin Ormaetxea adunarrek ezin izan zuten Amasa-Villabonako Beñat Larrarte eta Oian Dieguezen aurka garaipena lortu (10-16).

Palaz, berriz, bi partida jokatu ziren. Lau adunarren arteko lehian, Irati Polok eta Alaitz Navarrok, Jone Agirre eta Amaia Sarasola herrikideen aurka lortu zuten garaipena (16-7). Infantiletan, berriz, Irati Aranburu eta Malen Maiz asteasuarrek Naroa Arretxe eta Irati Tejeria adunarrei irabazi zieten (25-15).

Azkenik, alebin mailan, eskuz, Amasa-Villabonako Eñaut Oñate eta Urko Otaegi bikoteak, Oihan Lanzeta eta Aimar Segurola asteasuarren aurka galdu zuen finala (10-16).

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!