Gipuzkoa Bertsotan 2019

Eskualdeko zazpi ordezkari Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen fasean

Ataria 2019ko api. 9a, 19:59

Maiatzaren 4tik 25era ospatuko den sailkapen fasean, Haritz Mujika, Iñigo Gorostarzu Etxorde, Unai Mendizabal, Adur Gorostidi, Txomin Azpiroz, Ander Goikoetxea Andriu eta Imanol Irazustabarrena ariko dira. Asteasun, maiatzaren 4an abiatuko da txapelketa.

Udazkenean hasiko da 2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Aurretik, ordea, Gipuzkoa Bertsotan, txapelketarako sailkapen fasea jokatuko da. 84 bertsolarik hartuko dute parte bi  multzotan banatuta. Multzo bakoitzean 7 saio jokatuko dira. Multzo bakoitzeko 7 saioak jokatu ondoren, multzo bakoitzean puntuazio altuena duten 17 bertsolariek eskuratuko dute irailean hasiko den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan parte hartzeko txartela.

Orotara, 34 izango dira sailkatuko direnak eta lehia horretan ariko dira Tolosaldeko zazpi bertsolari. Haritz Mujika asteasuarra, Iñigo Gorostarzu Etxeorde berastegiarra, Unai Mendizabal zizurkildarra, Adur Gorostidi abaltzisketarra, Txomin Azpiroz anoetarra, Ander Goikoetxea Andriu billabonatarra eta Imanol Irazustabarrena alegiarra. Sailkatutako bertsoari horiei, dagoeneko sailkatuta dauden 14 bertsolariak batuko zaizkie, horien artean, Oihana Iguaran eta Beñat Iguaaran amasarrak eta Mikel Artola alegiarra.

14 saio jokatuko dira, maiatzaren 4tik 25era bitartean. Eskualdean jokatuko dira horietako bost:

- Maiatzaren 4an, 17:00tan
Asteasuko Udaletxea. Aurkezlea: Maddi Labaka Mayoz
Bertsolariak: Amaia Iturriotz Etxaniz, Aitor Salegi Martija, Eñaut Martikorena Lizaso, Aitor Tatiegi Loidi, Maddi Aiestaran Iparragirre eta Uxue Alkorta Iturbe.

- Maiatzaren 5ean, 17:00tan
Anoetako Mikelasagasti Auditorioa. Aurkezlea: Saroi Jauregi Aiestaran
Bertsolariak: German Urteaga Garmendia, Antton Fernandez Lasa, Odei Lopez Larrauri, Beñat Jauregi Etxeberria, Markel Eizagirre Beloki eta Eder Iturralde Agirre.

- Maiatzaren 11n, 17:00tan
Berastegiko Udaletxea. Aurkezlea: Aitor Alkorta Azkue
Bertsolariak: Haritz Mujika Lasa, Aratz Igartzabal Bidegain, Mikel Tapia Aierbe, Danel Olano Eizaguirre,Libe Goenaga Arrieta eta Lierni Rekondo Villaron.

- Maiatzaren 12an, 17:00tan
Altzoko Batzarremuño Kulturgunea. Aurkezlea: Imanol Artola Arretxe
Bertsolariak: Iñigo Gorostarzu Etxebeste, Iban Urdangarin Lardizabal, Manex Astigarraga Bergara, Beñat Torres Lete, Martin Berrizbeitia Zugazagasti eta Zigor Iriondo Yarza.

- Maiatzaren 18an, 17:00tan
Zizurkilgo Atxulondo Kultur Etxean. Aurkezlea: Inaxio Usarralde Arantzadi
Bertsolariak: Maider Arregi Markuleta, Jokin Bergara Eguren, Mikel Iturriotz Etxaniz, Joritz Bastarrika Albisu, Itxaso Piquer Insausti eta Oihana Arana Cardenal.

Maiatzaren 4ean, Asteasurekin batera, Idiazabalen ere ospatuko da saioa eta Txomin Azpirozek hartuko du parte bertan. Unai Mendizabalek, Lezon kantatuko du maiatzaren 12an; Imanol Irazustabarrenak eta Adur Gorostidik Errezilen maiatzaren 19an; eta egun berean, Legorretan ariko da Ander Goikoetxea.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!