21. Korrika - 2019

Lekukoa, harpidedunen eskuetan

Ataria 2019ko apirilaren 13a

Tolosaldeko Atariak, azken edizioetan bezala, aurten ere Korrikaren lekukoa atarikideen eskura jarri zuen. Gaur goizaldeko 4:15 pasatxo jaso dute testigua Flori Martinez alegiarraren senideek.

Korrika antolatzen den aldiro erosten du kilometroa Tolosaldeko Atariak. Zozketa baten bidez, lekukoa nork eramaten duen erabakitzen da, eta aurten, Flori Martinez izan zen zorteduna. Hala ere, bere bi alaba Miren eta Maider Lasak, eta Intza eta Aiert bilobek izan dute mezua esku batetik bestera igarotzeko ardura.

San Frantzisko pasealekuan jaso dute, Herrikide ikastetxekoen eskutik, eta Berazubiko zubian eman diete lekukoa Galtzaundi Euskara Taldeko kideei.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!