Udaleku irekietan izena emateko aukera

Tolosaldeko Ataria 2019ko api. 9a, 18:04

Maiatzaren 10era arte eman dezakete izena 3 urtetik 12 urtera bitarteko gazteek, ludotekan edo udalekuan. Horretarako, Aduna, Alkiza eta Larraulgo udaletara jo beharko dute interesatuek.

Ekainaren 26tik uztailaren 19ra egingo dira Aduna, Alkiza eta Larraulgo gazteentzat pentsatutako ekimenak. 3 eta 6 urte artekoentzat (2013 - 2016 urteen artean jaiotakoentzat) ludoteka zerbitzua izango da, aukeran, 09:00etatik 13:30era edo 09:30etik 13:00etara.

Hiru herrietako 6 eta 12 urte arteko gazteentzat berriz, (2007 eta 2013 urteen artean jaiotakoentzat), udalekuak izango dira, egunero, aukeran bi ordutegitan: 09:00etatik 13:30era edo 09:30etik 13:00etara. Gainera, Aritzalekuko kanpinean gau bat pasatzeko aukera izango dute gaztetxo hauek, 20 euro ordainduta.

Ordutegi luzean izena ematen dutenek 110 euro ordaindu beharko dituzte (95 euro bigarren seme-alabagatik), eta ordutegi motza aukeratzen dutenek, berriz, 80 euro (65 euro bigarren seme-alabagatik).

Izen emateak, maiatzaren 10era egin daitezke honako toki hauetan: Adunan, 943 69 26 89 telefonoan edo kultura@aduna.eus helbidean; Alkizan, 688 604 466 telefonoan edo kultura@alkiza.eus helbidean; eta Larraulen, 634 289 327 telefonoan edo kultura@larraul.eus.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!