21. Korrika - 2019

Irura eta Anoeta Korrika Txikiak elkartu ditu

Ataria 2019ko apirilaren 9a

Ikastoletako haur, gaztetxo eta irakasleak korrika ibili dira arratsaldean, bi herrietan barrena, umore eta giro ederrean.

15:00etan irten dira Irurako Ikastolako nagusienak Korrika. Herrian barrena kokaturik, lekukoaren zain zeuden ikasle gazteagoak. Txandaka txandaka Anoetako zubiraino iritsi dira. Bertan, anoetarrek egon behar zuten, baina ez zeuden. 15:30etan zen hitzordua, eta irurarrak azkarregi iritsi dira. Txantxa eta algara artean itxaron diete bizilagunei. Hauek korrika eta presaka iritsi dira, eta lekuko aldaketaren ondoren, Korrika Txikiak Anoetan barrena jarraitu du umoretsu azken urteetako Korrika kantuen artean. Herri Ikastolako ikasle desberdinek hartu dute lekukoa ikastetxera iritsi aurretik.

Anoetarrek eta irurarrek agerian utzi dute Korrika antolatzaileek duten meritua: ez da erraza lekukoa Euskal Herri osoan barrena eramatea modu koordinatuan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!