Eskualdeko lau pilotari buruz buruko txapelketan

Ataria 2019ko apirilaren 9a

Jokin Altuna egungo txapelduna; Iñaki Artola alegiarra; Erik Jaka lizartzarra eta Jon Ander Peña tolosarrak jokatuko dute apirilaren 19an hasiko den txapelketa. Finala ekainaren 2an, Bilboko Bizkaia pilotalekuan izango da.

Jon Ander Peñak aurre kanporaketa jokatuko da larunbatean, apirilak 13, Iruñeko Labrit pilotalekuan Agirreren aurka. Aurrera eginez gero, Etxeberria Zabalako irabazlea izango luke tolosarrak aurkari. Ondoren, Rezusta eta Elezkano II.aren adarrean sartuko litzateke.

Jokin Altunari Iker Irribarriaren multzoan tokatu zaio. Victor eta Bakaikoaren arteko partidatik aterako da Irribarriaren aurkaria. Hortik, azkenik, amezketarrarena.

Iñaki Artolak txapelketako lehen partida Arteaga II.aren aurka jokatuko du. Lasartearra gaindituz gero Erik Jaka izango du aurkari. Kasu horretan, eskualdeko ordezkari batek Joseba Ezkurdiaren aurka jokatuko luke.

  • A multzoa: Victor vs Bakaikoa; Irribarria, Altuna III.
  • B multzoa: Agirre vs Peña II; vs P. Etxeberria vs Zabala; Rezusta, Elezkano II.
  • C multzoa: Retegi vs Laso; Bengoetxea VI; Urrutikoetxea.
  • D multzoa: Artola vs Arteaga II; Jaka; Ezkurdia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!