21. Korrika - 2019

Eskualdeko egitaraua

Ataria 2019ko apirilaren 3a

Korrikaren harira ekitaldi ugari antolatu dira eskualdeko hainbat herritan. Hemen egitarau guztia:

ALTZO

GIROTZE FESTA

Apirilak 7, igandea

09:30. Herriko txistularien diana.

11:00. Giza katea: mezua plazara. Santa Barbaratik plazaraino baietz!

11:30. Mezua zabaldu eta Klika!

11:35. Artea dantza taldearen saioa.

11:45. Parte hartze jokoak.

12:30. Hamaiketakoa eta Loatzoko trikitilariak.

* Ontzi bat jarriko da jendeak bere ekarpena egin dezan. Biltzen den dirua kilometroa erosteko erabiliko dute.

Apirilak 12, ostirala

Korrika Txikia, eskolak antolatuta.

ADUNA

KORRIKA EGUNA

Apirilak 7, igandea

12:00. III. Pintxo Lehiaketa plazan. Pintxo eta sagardo dastatzea izango dira ondoren. Parte hartzaileek 12:00etara aurkeztu beharko dituzte txapelketarako pintxoak. Bost pintxo berdin, bakoitzak.

13:45. Korrikaren aldeko argazkia aterako da.

14:00. Triki-Sagardotegia egingo dute. Zabala sagardotegira kalejiran joan eta gero, erromeria izango da.

AMASA-VILLABONA

Apirilak 11, osteguna

15:30. Korrika Txikia.

KORRIKA EGUNA

Apirilak 12, ostirala

18:00. Patxin eta Potxin pailazoak Berdura plazan.

19:00. Erraldoi eta buruhandiak. Besamotz konpartsa eta Loatzoko musikariekin.

21:30. Afari herrikoia plazan. Jatekoa norberak eman beharko du eta edateko sagardo kupelak egongo dira. Izena emateko: afariakorrika@gmail.com, apirilak 11 baino lehen.

22:30. Bertso saioa: Ander Goikoetxea, Beñat Iguaran, Beñat Karrera, Iñaki Otaegi, Maddi Aiestaran eta Haritz Mujika. Gai jartzaile: Amaia Agirre.

23:30. Elektropapo elektro-txarangarekin kalejira.

03:29. Korrikara!

ANOETA

KORRIKA KULTURALA

Apirilak 10, asteazkena

18:00. Mahaingurua udaletxean. Klika: euskaldunon ahalduntzea erronka? Idoia Trenorrekin (Bagera) eta Ainhoa Lasarekin (Emun).

Apirilak 12, ostirala

21:30. Barrikotea plazan.

22:30. Kontzertua Zimiterioan.

04:00. 21. Korrika! (03:15ean geldituko gara).

Apirilak 13, larunbata

10:30. Mendi martxa / haurrentzako tailerrak, eguraldiaren arabera.

12:00. Poteoa Kukuak Kantuzekin.

14:00. Bazkaria Sarasolan.

17:00. Jolasak haurrentzat.

BALIARRAIN

Apirilak 5, ostirala

16:30. Merienda elkartean.

Ondoren. Plaza atonduko dute eta Korrika Txikirako dortsalak margotuko dituzte.

Apirilak 13, larunbata

5:30. Ereduko aparkalekuan elkartuko dira Ikaztegietatik Legorretarantz joateko.

18:00. Korrika Txikia eta afaria elkartean (janaria etxetik eraman behar da).

BERASTEGI

Apirilak 8, astelehena

17:07. Korrika. Berastegiren kilometroa: Ezkurra-Basakabi, N-170, 12. kilometroa.

Apirilak 12, ostirala

15:00. Korrika Txikia, eskolan.

IBARRA

Apirialak 12, ostirala

17:00. Korrika Txikia (Plaza-San Inazio-Plaza)

17:30. Euskara Ginkana.

17:30. Herrialde desberdinetako jakien dastaketa.

18:30. Flashmob.

19:00. Kantu-jira.

20:30. Barrikotea.

21:30. Kontzertua gaztetxean: Nikotina.

Apirilak 13, larunbata

4:45. Korrika. Ondoren, txokolatea eta txurroak Galtzaundin.


IKAZTEGIETA

Apirilak 5, ostirala

18:00-20:00. Korrikaren inguruan jasotako argazkien erakusketa, udaletxe azpiko aretoan.

Apirilak 12, ostirala

15:30-17:30. Korrikaren inguruan jasotako argazkien erakusketa, udaletxe azpiko aretoan. Apirilak 13, larunbata

05:40. Korrika!

06:00. Gosaria herrigintza elkartean.

IRURA

Apirilak 12, ostirala

19:30. Trikipoteoa herriko trikitilariekin.

21:00. Barrikotea plazan. Eguraldi txarrarekin frontoian. (Janaria eta afaltzeko ontziak norberak eraman behar ditu. Korrikaren aldeko diru bilketa egingo dute bertan. Norberak nahi duen kopurua jar dezake).

Apirilak 13, larunbata

03:50. Denak Korrikara gonbidatu dituzte.

TOLOSA

KORRIKA FESTA

Apirilak 12, ostirala

09:30. Korrika txikia.

21:00. Korrika poteoa.

22:00. Afari girotua, Zerkausian. Jatekoa norberak, eta edaria eta kafea Korrika batzordeak. Afal ondoren: Malentxo Zeberio eta Maitane Iruin akustikoan eta kantaldia Udaberriko fanfarrearekin. Tiketak salgai Rakun eta Galtzaundin, 5 eurotan.

Ondoren. Korrika Festa, Rakun, Little Martin Selektah-ren eskutik.

Apirilak 13, larunbata

02:45. Pituxa Clowna eta txokolatada Trianguloan.

04:00. Denok Korrikara!

ZIZURKIL

Apirilak 8, astelehena

19:00. Plazida Otaño liburutegian, Lorea Agirreren hitzaldi-elkarrizketa Igotz Alkortaren laguntzarekin: Non eta nola gurutzatzen dira feminismoa eta euskara? Gutun-ibiltariaren irakurketa ozena bideratuko da hitzaldiari sarrera emateko.

Apirilak 11, osteguna

15:30. Korrika Txikia. Zizurkilgo herrigunera joateko bidegurutzetik hasita, Zubimusu zubira iritsiko dira lekukoa pasaz. Ondoren, Korrikako irudiaren mosaikoa osatuko dute Joxe Arregi plazan eta merienda egongo da.

Apirilak 12, ostirala

20:00. Afaria Joxe Arregi plazan.

Afalostean. Peto-banaketa Korrikaren lekukoa eramango duten herriko elkarte eta eragileen artean. Klika! dantza-ikuskizuna.

00:00-02:45. Musika eta dantza Oizeder Maio DJarekin.

03:00. Klika! Korrika! Adunako aldapan lekukoa hartuko dute zizurkildarrek eta 03:29ean Zubimusun pasako diete lekukoa billabonatarrei.

KORRIKAKO ARROPA

Apirilak 7. Altzon, goizean.

Apirilak 8. Zizurkilen, 18:30ean.

Apirilak 10. Orendainen, arratsaldean.

Apirilak 12. Iruran, 19:00etan, petoak eta txapak. Eta arropa, Ikaztegietan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!