21. Korrika - 2019

Lekukoa, Atarikideen eskura

Ataria 2019ko apirilaren 3a

2017an Unai Barriolak eraman zuen Atarikideen lekukoa

Azken urteetako ohiturari jarraituz, ATARIA-ren lekukoa harpidedun batek eramango du.

ATARIA-ren lekukoak, Tolosako kaleetan barrena izango ditu bere metroak, eta lekukoa eraman nahi duenak zozketan parte hartu baino ez du egin beharko. Horretarako ataria.eus webgunean sartu edo 943 65 56 95 telefono zenbakira deitu beharko du osteguneko 13:00ak baino lehen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!