Eskualdeko bertsolariak eta pilotariak berriro ere Ameriketara

Ataria 2019ko apirilaren 1a

Duela bi urte Argentinan izan ziren eta orain Ameriketako Estatu Batuak ezagutuko dituzte Bertsopilota ekimenarekin.

Lau pilotari eta bi bertsolari joango dira apirilean zehar AEB-ra, "bertsoa eta pilota zabaldu eta erakustera". San Frantzisko, Bakersfield, Los Angeles-Chino edo Las Vegas bezalako hirietan ibiliko dira. "Orain bi urte Argentinara joan ginen eta aho zapore goxo hura sorrarazi zigun guzti hori berriz dastatzeko gogoz bagoaz itsasoz bestaldera".

Abentura berri honetan lagun talde hau izango da:

Pilotariak:

▪️Jon Urbieta, Asteasu (Behar Zana pilota taldea)

▪️Xabier Urbieta, Asteasu (Atzapar Pilota Taldea)

▪️Ibon Aranalde, Orio (Orio Pilota Taldea)

▪️Iñaki Lizaso, Amasa-Villabona (Behar Zana Pilota taldea)

Bertsolariak:

▪️Oihana Iguaran (Amasa-Villabona)

▪️Unai Mendizabal (Zizurkil)

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!