Osakidetzako Lehen Arretako langileak grebara deitu dituzte

Tolosaldeko Ataria 2019ko mar. 29a, 15:13

SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuak, Lehen Arreta Arnasberritzen plataformarekin batera, deia egiten diete Osakidetzako Lehen Arretako langileei, apirilak 12an eta maiatzak 17an deitutako grebak jarraitu ditzaten.

Alegiako osasun etxean elkarretaratzea egin dute gaur, Lehen Arretak bizi duen egoera oso larria dela salatzeko. Sindikatuek, aldi berean, bi greba egun deitu dituzte; apirilaren 12an eta maiatzaren 17an. "Osakidetzako Lehen Arretak bizi duen egoera oso larria da. Azkeneko urteetan, behin eta berriz salatu dugu Lehen Arreta eraisteko apustu bat dagoela. Horren adibide garbia dira 2007tik Osakidetzak emandako pausuak. Osasungintza publikoaren eraispena eta Osakidetzak bizi duen egoera larria, gure agintarien murrizketa politiken ondorio zuzena dira: lanpostuen suntsiketa, lantalde gero eta txikiagoak, behin-behinekotasun tasen igoera; zerbitzuen pribatizazioa; bajak eta absentziak ez dira ordezkatzen; hutsik dauden lanpostuak ez dira betetzen; iruzurra behin-behineko kontratazioan; lan kargak gero eta handiagoak; erosahalmenaren galera; gaixotasun bajen zigorra; etab. luze bat". Horiez gain, "zuzeneko murrizketak" aipatu dituzte, "Garapen Profesionalean egindakoa adibide argia delarik".

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!