[BABESTUTAKO EDUKIA] "Lan munduan sartzeko aukera aproposa iruditu zitzaigun"

Tolosaldeko Ataria 2019ko mar. 28a, 14:06

Administraritza eta finantzen goi mailako heziketa zikloa egindako ikasle ohiak dira Ainara Garcia Aramendi eta Olatz Aramendi Ayestaran, Tolosaldea LHII ikastetxean. Egun, Voith Paper SA enpresan ari dira lanean.

Zergatik aukeratu zenuten lanbide heziketa ikasketak egitea?
Aukera aproposa iruditu zitzaigulako lan munduan sartzeko, kontuan izanik zikloko atal bat praktikei eskainita dagoela. Gainera, DUAL formakuntzak urtebeteko lan prestakuntza barneratzen du eta hori ere curriculuma sendotzeko balio du.
Zer moduz DUAL prestakuntzan? Zaila egiten al zaizue?
Oso gustura gaude, asko ikasi dugu. Ikasturtean zehar lana eta ikasketak uztartzea ez zaigu zaila egin jarraipen bat egin dugulako ikasturte osoan zehar.
Zer moduz enpresan lanean? Nola izan da hasiera eta laguntzarik izan al duzue?
Gure enpresan oso gustura gaude. Gehienbat gure atalean giro aparta dugulako eta edozein arazo edo galderei erantzuteko prest daudelako denak. Horrek lana erraztu egiten du eta hasiera batetik sentitu gara partaide.
Ikasitakoak balio izan al dizue orain zaudeten lanposturako eta zer gehiago ikasi behar izan duzue?
Aurrez esan bezala, gure lanpostuan oso gustura gaude, ikasturtean zehar egindako lanetik hainbat postu eta zeregin izan ditugu eta egia esan denetan oso ondo egokitu gara eta horrek gauza ezberdinak ikastea ahalbidetu digu.
Ikasketei dagokienez, zikloan zehar ikasitako zati bat jarri dugu praktikan, nahiz eta beste hainbat ez ditugun ukitu. Aldi berean, beste hainbat gauza egunerokotasunean ikasi ditugu.
Zer esango zenukete lanbide heziketari buruz?
Lan munduan sartzeko oso aukera ona dela, kontuan izanik gaur egun enpresa askok baloratzen dutena esperientzia dela eta hemen esperientzia hori gehitzea daukazula.
Gustura zaudete egindako aukerarekin eta lortu duzunarekin?
Bai, oso gustura gaude egindako aukeraketarekin eta lortutakoarekin. Azken finean, lanean gaude eta egunak pasa ahala geroz eta esperientzia gehiago lortzen ari gara.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!