[BABESTUTAKO EDUKIA] "Ikasi dudana eta praktikak baliogarriak dira"

Ataria 2019ko martxoaren 27a

Kimikagintzako erdi mailako heziketa zikloa bukatzen ari den ikaslea da Izaro Urkiri Jauregi. Egun Feralco Iberica SA enpresan ari da praktikak egiten.

Zergatik aukeratu zenuen lanbide heziketako ikasketak egitea?
Ikasketetarako zailtasunak ditudalako dislexia dela eta, eta batxilerra egiteko gai ikusten ez nintzelako.
Zer moduz praktikak? Baliogarriak izaten ari al dira?
Praktiketan ondo ari naiz. Orain arte ikasi dudanaren arabera baliogarriak izaten ari dira.
Zer esango zenuke lanbide heziketari buruz?
Beste heziketekin konparatuz gero, modu bisualean gehiago ikasten dela, eta beraz, nire zailtasuna kontuan harturik errazagoa egiten dela ikastea. Bestalde, lanerako ere gehiago prestatzen zaituztela nabarmenduko nuke.
Gustura al  zaude egindako aukerarekin eta orain arte lortu duzunarekin?
Nahiko gustura nago egindako aukerarekin eta baita orain arte lortu dudanarekin ere.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!