21. Korrika - 2019

Euskaraz egiteko konpromisoa hartzeko erronka bota diete herritarrei

Ataria

Korrikaren 21. edizioak irauten duen 11 egunetan euskaraz egiteko konpromisoa eskatu diete Anoeta eta Irurako herritarrei. Korrikaren pin-a erabiliko dute erronkarako.

Apirilaren 4tik 14ra, Garesetik Gasteizera luzatuko da AEK-k antolatzen duen euskararen aldeko lasterketa. 11 egun horietan euskaraz egiteko konpromisoa hartzeko erronka bota diete Anoeta eta Irurako Korrika batzordeetatik bi herrietako herritarrei.

Horretarako, konpromiso hori adierazteko, Korrikako pin-a erabiliko dute erronkari helduko dioten herritarrek. Pin-a euro batean eskuratu ahal izango da datozen egunotan:

Martxoak 29, ostirala

17:30. Anoetako plazan.

18:30 - 20:30. Irurako San Migel plazan.

Apirilak 2, asteartea

18:30 - 19:30. Anoetako plazan.

Apirilaren 7, igandea

12:00 - 13:00. Irurako San Migel plazan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!