Udaleko irekietarako begiraleak aukeratzeko deialdia zabaldu dute

Ataria 2019ko martxoaren 26a

Udalekuak Adunan, Alkizan eta Larraulen ekainaren 26tik uztailaren 19ra arte egingo dira eta begirale izan nahi dutenek, apirilaren 1etik 17ra eman dezakete izena Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitatean.

Begirale izateko, derrigorrezkoa izango da 18 urte beteta edukitzea, DBH tituluaren jabe izatea, euskara ulertu eta ongi hitz egitea eta elkarrizketa eta talde dinamika gainditzea. Curriculuma eta agiriak aurkeztu beharko dira izena ematerakoan.

Aisiari zuzendari titulua, aisialdi begirale titulua, ikasketak, prestakuntza ikastaroak, EGA eta lan esperientzia izatea baloratuko dituzte hautagaiak aukeratzerako orduan. Begiraleei elkarrizketak, maiatzaren 10ean egingo zaizkie Adunan.

Deialdiari buruzko xehetasun gehiago Aduna, Alkiza eta Larrualgo udaletxeetako web orrietan izango dute interesatuek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!