Kirola, elkartzeko aitzakia

Eneritz Maiz Etxarri 2019ko martxoaren 22a

Eskola Txikien arteko Kirol Topaketa egin dute, gaur goizean, Tolosako Berazubi estudioan. Eskualdeko ikasle ugarik parte hartu du.

20 Eskola Txikietako 2. eta 3. zikloko ikasleak elkartu dira bertan, eta herri ezberdinetako ikasleak taldekatu egin dituzte, eta taldekako errelebo kirolak eta ohiko jolasak egin dituzte.  Eskualdeko Abaltzisketa, Albiztur, Alkiza, Ikaztegieta, Aduna, Altzo, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Larraul, Lizartza eta Zizurkilgo eskola txikietako ikasleekin batera, Aizarnazabal, Ereñotzu, Itsasondo, Olaberria, Gabiria, Errezil, Aginaga eta Zubietako eskola txikietakoak ere Tolosan izan dira. 

Urteak dira ekimenarekin hasi zirela, eta olinpiada txikien moduan hasitako proiektu honi esker, gerora Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetan elkartu daitezkeen herri txikietako ikasleak elkartzen dira atletismoari loturiko ekintzak eta kirolak egiteko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!