Alzheimerra eta buruko beste gaitzak ikustarazten zinearen bidez

Tolosaldeko Ataria 2019ko mar. 21a, 16:30

Larunbat honetan, 19:30ean, El viaje de sus vidas filma eskainiko dute Tolosako Zineklubaren eskutik Leidorren. Buru Bihotzez Elkarteak bertara joateko gonbidapena zabaldu du, "bereziki familiartean alzheimerra edo antzeko gaitzen bat duten guztiei".

El viaje de sus vidas filma ikusteko aukera egongo da larunbatean Tolosako Leidor antzokian. Bertan, protagonistetako baten oroimen galerak bere ingurukoengan izan ditzaken gorabeherak agerian jartzen dira.

Buru Bihotzez Elkarteak bertara joateko gonbidapena luzatu du, eta filma ikusi ondoren, interesa duen orok aukera izango du elkartearen berri izateko eta informazioa jasotzeko.

Datozen hilabeteetan, gainera, elkarteak Tolosa, Alegian, Andoainen eta Ibarran hitzaldiak antolatu ditu. Beraien helburua etorkizunari begira dituzten egitasmoak aurkeztea da.

Beste herriren batek antzeko hitzaldiren bat antolatu nahiko balu, elkartearekin harremanetan jartzea nahikoa izango luke. Telefonoz 943 00 68 79ra deituz 08:00etatik 15:00etara eta helbide elektronikoz burubihotzez@gmail.com -era idatzita.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!