Bezeroen emozioak lotzen jakiteko saioa

Ataria 2019ko martxoaren 21a

Tolosaldea Garatzenek, 2019ko Tolosaldeko enpresentzako Kudeaketa Eskolaren plangintzaren barruan, neurozientzia teknikak landu eta ohiko marketin prozesuetara aplikatzeko saioa antolatu du hilaren 28rako.

Tolosaldea Garatzen-Lehiberrik bere ardatz estrategikoetako batean, formakuntzan, 2019ko Tolosaldeko enpresentzako Kudeaketa Eskolaren, Lehiberri Management Schoolen, plangintza diseinatu du, honen helburua zonaldeko industria sareko lehiakortasuna hobetzea delarik.

Saio hau neurozientzia teknikak landu eta ohiko marketin prozesuetara aplikatzera bideratua egongo da.Tailer honek prozesu hauen bidez bezeroengana gerturatzeko beharrezkoak diren gako guztiak emateko helburua du.

Goizez izango da, Lehiberri Zentroan, eta Javier Garcia izango da hizlaria. 943 65 45 01 zenbakira deituz edo lehiberri@tolosaldea.eus helbidera idatziz eman daiteke izena, hilaren 25a baino lehen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!