Angel Fuentes garaile XVI. Aiztondo Klasikan

Irati Urdalleta 2019ko martxoaren 18a

Villabonatik abiatu eta 131 kilometroko ibilbidea eginda iritsi dira Adunara. Gomur-Cantabria taldeko txirrindularia izan da helmugaratzen lehena eta Lizarte taldeko Roger Adria eta Kiko Galvan izan ditu atzetik.

Goiz guztian zehar eskualdeko herrietan barrena ibili ostean, 13:15 aldera iritsi ziren atzo txirrindulariak Adunara. Aiztondo Klasika elite eta 23 urtez azpiko Espainiako Koparako puntuagarria da. 3 ordu 15 minutu eta 45 segundu behar izan zituen Fuentesek ibilbidea burutzeko, segundo batera helmugaratu zen Adria eta beste segundo bat geroago Galvan. Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, jende ugari bildu zen txirrindulariei animoak emateko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!