Leidor aretoa bi aldiz bete zen herenegun, Musua ikuskizunarekin. Haur eta helduak gustura aritu ziren dantzan eta abesten, eta bukaeran Ibarrako Alurr dantza taldekoak ere igo ziren agertokira, dantza egitera. Eskerrik asko Pirritx, Porrotx eta Marimototsi, eta lantalde osoari, eskainitako saio bikainarengatik.