Lanuzteak eragina izan du

Ataria 2019ko martxoaren 8a

Tolosaldeko hainbat komertziok ez dute zerbitzurik eskaini, eta ikastetxeetan ere nabaritu da greba feministaren eragina. Usabal Kiroldegian ere murrizketak izan dira.

Tolosaldeko Asanblada Feministako kideek honen inguruko hausnarketarik egin ez badute ere, manifestazioaren ibilbidean komertzio ugarik gaurko egunez ateak itxi dituztela ikusi dute. "Zifrarik ez daukagu, eta ez dakigu zer nolako inpaktua izan duen, baina oso pozik gaude".

Komertzioei dagokionez, Tolosako Eroski supermerkatua ez dute zabaldu egun osoan, eta izan dira greba babestu eta lanuztearekin bat egin duten zenbait komertzio eta taberna ere.

Hezkuntzan, esaterako, eragin handia izan du, eta EAE-n irakasleen %48ak egin du greba. Eskualdeko ikastetxe batzuetan, zaintza egin behar izan dute, eta klase guztiak ez dira normaltasunez eraman.

Usabal kiroldegian, bestetik, goizean lana normaltasunez egin badute ere, arratsalderako zenbait murrizketa izan dira. Izan ere, arratsaldean ez da harrera zerbitzurik izan, eta 20:30ean, igerilekua itxi egingo dute.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!