M8 Emakumeen Nazioarteko Eguna 2019

Klaxon-jotze jendetsua

Josu Artutxa Dorronsoro 2019ko martxoaren 8a

Goizean, Tolosan elkartu dira eskualdeko emakumeak. Bertatik abiatu da auto karabana. Jende ugari bertaratu da, aldarrikapenez jositako autoetan.

"Tolosari itzuli bat ematea da helburua, entzun gaitzatela". Horrela adierazi dute, goizean, Usabal kiroldegian bildu diren emakumeek. Aldarrikapen mezuak, bandera eta puxika moreak, txilibituak... baita adarra ere. Hotsa egiten zuen guztiak balio zuen goizeko elkarretaratzean, baita aldarrikapenera batu zaizkien suhiltzaileen klaxon hotsek ere.

Ehun emakumetik gora bildu dira Tolosan, Alegia aldetik, Ibarra aldetik, Aiztondo bailaratik eta Anoeta aldetik gerturatutakoak. Egun luzea dute aurretik, eta goizaldeko 00:00etan hasi dira, batukada feministarekin. Tolosan eta Villabonan kalera atera dira emakumeak, kalejiran.

Goizean, berriz, Tolosako Emakume plazan, lehen parodia egin dute:

Auto karabanarekin abiatu direnek, 12:00etan dituzte hitzordu garrantzitsuak, Tolosako Triangulo plazan eta Zizurkilgo Joxe Arregi plazan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!