Xabier Arzallus Antia: Agur eta ohore

Erabiltzailearen aurpegia Tolosako EAJ 2019ko martxoaren 1a

Abertzale guztiontzat eredu eta gidari izan da, guztiontzat, izan ere bere hitzak edonorentzat izan dira ikasgai. Aberriaren askatasunagatik lan handia egindakoa da Xabier, erreferentea, zalantzarik gabe herri honek izan duen politikaririk bikainenetakoa.

Burukide aparta izan da Euzko Alderdi Jeltzalearentzat, gidari aparta herriarentzat. Abertzaletasuna ezin uler daiteke  "Aitite Arzallus" gabe. Abertzaletasuna eta herrigintza, herritik herria sortzen, aberritik lan egiten, Euskadiren alde tinko, beti.

Egungo Euskal Herria baldin badugu berari zor diogu eta hari egin diezaiokegun omenaldirik handiena herrigintzan sutsu jarraitzea da. Bere abertzaletasunetik edan dugu, bere hitzek hezi dute herri hau eta lanean jarraitu behar dugu Euskal Herri aske baten alde.

Itzal handiko erreferente politikoa izan da Arzallus, abertzale erraldoia, herri honen gidari. Izan zelako gara eta garelako izango dira. Izar berri bat piztera doa Euskal Herriko zeru gainean.


Eskerrik asko, Xabier. Gora Euskadi Askatuta!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!