Hasi dira kaldereroak eskualdeko kaleak hartzen

Jon Miranda Labaien 2019ko otsailaren 22a

Zizurkilgo Pedro Mari Otaño eskolako kaldereroak izan dira eskualdeko goiztiarrenak. Loatzo musika eskolak antolatuta, kalejirak egin dira Anoetan, Iruran eta Ibarran.

Zartaginak eta mailuak eskuan hartuta, kaldereroetako kalejirak egin dira gaur arratsaldean Tolosaldean.

Pedro Mari Otaño eskolan bildu dira ikasleak arratsaldeko lehen orduan eta Pagamuño auzotik ibili ondoren, Joxe Arregi plazan amaitu dute kalejira. 

Loatzo musika eskolak, 18:30ean egin du hitzordua eskualdeko hiru herritan. Anoetan eta Ibarran, plazatik abiatu dira kalejirak eta Iruran, berriz, musika eskolatik. Eguraldia lagun, inauterien iragarle diren pertza konpontzaileak ibili dira batean eta bestean, umore onez kaldereroetako jaia ospatzen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!