M8 Emakumeen Nazioarteko Eguna 2019

Martxoaren 8rako egitaraua aurkeztu du Aiztondoko mugimendu feministak

Ataria 2019ko ots. 19a, 10:17

Aiztondo bailaran ( Zizurkil, Asteasu, Aduna, Larraul, Alkiza, Amasa-Villabona) aurreikusitako egitaraua da hau:

00:00. Egunaren hasiera

- Zizurkil-Villabonako oinezkoen zubian
- Larraulen pintxo pote zaratatsua
- Beste herrietan ere hasiera berezia egin asmo da

08:30. Kotxe karabana

- Ibilbidea: Lamitegiko aparkalekuan – Olentzoko kruzetik Zizurkil gora – Aduna – Zizurkilgo Joxe Arregi plaza - Zubimuxu zubia – Txermin – Polikiroldegia - Larreako biribilgunea – Gasolindegia
- 9:45 Irurako sarreran
- 10:30 Tolosako Usabalen

12:00. Mobilizazioak

- Villabona – Zizurkil manifestazioa Malkar plazatik
- Asteasun elkarretaratzea

14:00. Bazkaria Zizurkilen Joxe Arregi plazan

- Izena emateko: aiztondokomugimendufeminista@gmail.com
- Janaria, basoa… norberak eraman dezala

19:00. Manifestazioa Donostian

- Egiako zutabean joango dira Antiguotik abiatuko den manifestaziora.

22:30. Akelarrea Malkar plazan

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!