Astelehenean, Tolosako kultur etxean bildu ziren egitaraua prestatzen jarraitzeko. Larunbat honetan, berriz, San Frantzisko pasealekuan informazio mahaia jarriko dute, eta bertan, asanbladaren zapiak eta eskumuturrekoak erosteko aukera izango da. Egun berean, bizikleta martxa ere egingo dute. Otsailaren 19an izango da hurrengo bilera, kultur etxeko zeramika gelan.