Binakako esku pilota txapelketan gauzak estutu egin dira. Elezkano II-Rezusta finalerdietako ligaxkan izango dira, baina beste hiru bikoteak airean daude. 12 jardunaldi jokatu ondoren, hiru bikote agertzen dire zazpi garaipenekin: Irribarria-Zabaleta, Artola-Mariezkurrena II eta Arteaga II-Albisu. Hauengandik garaipen bakarrera Altuna III-Martija daude, eta bira, Ezkurdia-Galartza.
Irribarria-Zabaletak azken hiru jardunaldietatik bi galdu dituzte. Asteburuan, txapelketatik kanpo dauden Victor-Aretxabaletaren aurka jokatuko dute. Azken jardunaldian, berriz, Arteaga II-Albisu aurkari zuzenak izango dituzte aurrean.
Artola-Mariezkurrena II.ak azken hiru partidetatik bi irabazi dituzte. Hurrengo
Berdinketa kasuan araudiak dioena