5.400 kilo bildu dituzte Saharara bidaltzeko

Ataria 2019ko otsailaren 8a

Janaria, eskolako materiala eta garbitasunerako produktuak bildu ditu eskualdean Tolosaldea Sahararekin Elkarteak.

Gaur abiatu da Saharara kamioia eskualdean bildutako produktuekin. Tolosaldea Sahararekin Elkarteko lehendakariak, Agustin Agotek, balantze positiboa egiteaz gain eskerrak eman nahi izan ditu: "Lehenik, taldean sartu diren gazteei, animo berriak ekarri dituztelako, eta eurei esker leku gehiagotara iritsi garelako. Bestetik, eskualdeko udaletxeei eta Limousin Kartoiak enpresari. Baina gehienbat herritarrei, erakutsi diguten elkartasunagatik. Janari denda eta komertzioak ere ezin ditugu ahaztu, kanpaina aurrera ateratzen lagundu digutelako".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!