Tolosa CFko lau atleta, Espainiako 23 urte azpiko txapelketan

Tolosaldeko Ataria 2019ko ots. 8a, 19:59

Tolosa CFko lau ordezkari izango dira, asteburu honetan jokatuko duten 23 urtez azpiko Espainiako Atletismo Txapelketan, pista estalian: Eunate Martinez de Rituerto, Paula De Juan, Julen Martin eta Maddi Lillo.

Martinez de Rituertok altuera jauzian eta 60 metro hesietan parte hartuko du. Altueran 6. postuan dago, 1,61 metrorekin, eta helburua, marka hobetuz, goiko postu bat lortzea izango da. Hesietan 9,68ko marka hobetzea izango du helburu. De Juan 800 metrotan ariko da. Zortzigarren da sailkapenean 2:18 denborarekin; helburua finaletik gertu ibiltzea izango da eta, ahal dela, marka hobetzea. Martin 60 metro hesietan ariko da; 8,66 markarekin bederatzigarrena da sailkapenean. Marka hobetzen badu finalerako txartela lor dezake. Lillok 60 metroak egingo ditu; aurten 8,07ko markarekin doa. Bere helburua 8 segundoko markara ahalik eta gehien gerturatzea da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!