Musua ikuskizuna

Sarrera erdiak saldauta, erdiak gelditzen dira

Ataria 2019ko otsailaren 7a

Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Musua emanaldi bikoitzerako sarrera erdiak hiru egunetan saldu dira. Otsailaren 15era arte sarrerak erosteko aukera dago.

Martxoaren 16an, larunbata, Musua emanaldia eskainiko dute Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Tolosako Leidor antzokian. Lehen emanaldia 16:00etan izango da eta bigarrena 18:30ean. Sarrerak Tolosaldeko Ataria-ren egoitzan daude salgai, Tolosako San Esteban auzoko 20. zenbakian. Duela hiru egun jarri ziren salgai, eta dagoeneko erdiak saldu dira.

Emanaldiaren eta sarreren inguruko informazio guztia, ataria.eus webgunean dago.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!