Arartekoak Legebiltzarrari jakinaraziko dio Aralarko pisten auziaz

Tolosaldeko Ataria 2019ko ots. 6a, 19:57

Landarlan Ingurumen Elkarteak 2017ko otsailean kexa bidali zion Arartekoari, Gipuzkoako Foru Aldundiak Aralarren baimendutako Goroskintxuko pistaren harira. Manuel Lezertua Arartekoak iazko urte amaieran erantzun zion, eta Landarlanen ustez, asko atzeratu da.

«Txosten horretan Arartekoak dio, aldundiak, gure elkarteak 2016ko urrian bidali zion helegiteari erantzuna eman behar ziola. Arartekoak berak, 2018ko urrian eskatu zion moduan, eta orain artean ez du erantzun», esan du elkarteak. Eta Arartekoak gaineratu du: «Eskaera egin zuen elkarteari, hau da, Landarlani, administrazioak erantzunik ez emateak, administrazioaren ez ohikoa funtzionamendua suposatzen du».

Landarlan Ingurumen Elkarteak adierazi du: «Gipuzkoako Foru Aldundiari egindako gomendioa, Arartekoak, ez onartutzat hartu du, eta horrela erantsiko du Eusko Legebiltzarrera bidaltzen duen urteroko txostenean».

Era berean, «Gipuzkoako Foru Aldundiak gure elkartearekiko pisten auzian izandako jarrera negatiboki baloratzen dugu, eta berriro ere jarrera aldatzea eskatzen diogu. Pista proiektuak gelditu ditzala, Aralar Natur Parkea artifizializatu eta larriki kaltetzen dutelako».

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!