Ikaztegieta, Anoeta eta Asteasuko Santa Ageda bezpera

Ataria 2019ko otsailaren 4a

Eguraldiak baina astelehenak utzi du jendea etxean gaurko egunean. Asteasun ekimen berezia egin dute Pello Errotaren heriotzaren mendeurrenaren harira.

Tolosaldeko hainbat herritan Santa Ageda bezpera eguna ospatu dute. Gehienetan baserriz baserri ibili dira kantuan, bertsolariak lagun zituztela. Ikaztegietan, dozena bat herritar elkartu dira, gehienak emakumeak, nahiz eta gizonak ere parte hartzeko aukera duten. Anoetan, ikastolakoak herrian barrena zebiltzan bitartean hainbat anoetar baserrietara joan dira. Ondoren guztiak elkartu dira.

Asteasun Pello Errotaren heriotzaren mendeurrenaren harira ekitaldi berezia egin dute. Maialen Lujanbio, Oihana Iguaran, Aitor Sarriegi eta Haritz Mujika izan dira kantuan, baserriz baserri herritarrekin batera. Bi taldetan banatuta baserrietara joan dira aurrena, ondoren herrian elkartzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!