Igandean Euskadiko Kros Txapelketa jokatu zen Ordizian, Oianguko zelaietan. Eguraldi hotza eta ibilbide lokaztua izan zituzten korrikalariek. Tolosa CF Atletismo taldeko kide ugari izan ziren bertan, eta azpimarratzeko emaitzak lortu zituzten. Paula Del Pozo alegiarra nabarmendu zen guztien gainetik, Euskadiko txapeldun geratu baitzen. Kadete mutilak ere taldeka lehen postuan amaitu zuten.
Eskualdekoen emaitzak
16 urte azpikoak, mutilak
- Tolosa CF Atletismo taldea Euskadiko txapeldun:
- Manex Civico 5.
- Fermin Alonso 8.
- Ander Seara 11.
- Manex Urkaregi 26.
16 urte azpikoak, neskak
- Ane Martin txapeldunorde.
- Ibone Ezeizabarrena 9.(Laboral kutxa saria bigarren)
- Ane Atorrasagasti 15.
18 urte azpikoak, mutilak
- Alain Odriozola 27.
- Unax Odriozola 38.
18 urte azpikoak, neskak
- Paula del Pozo Euskadiko txapeldun.
- Ainhoa Murua 16.
23 urte azpikoak, mutilak
- Ander Garin 9.
Maila absolutua, mutilak:
- Unai Arroyo 10. norbanakoen sailkapenean eta taldeka Euskadiko txapeldun, Apalategi Kirolak taldearekin.
- Tolosa CF 9. taldeka. Taldekideen postuak:
- Ander Etxeberria 33.
- Unai Señoran 45.
- Ibon Gonzalez 46.
- Iker Manso 58.
- Javi Rodriguez 68.
- Enrique Piedra 75.
Pista estalian, Donostian eta Salamancan
Tolosa CF Atletismo taldeko bi kide pista estalian lehiatu ziren larunbatean. Maddi Lillo Donostian izan zen, 60 metrotan 8,14ko denbora eginez. Aitor Zabala 200 metrotan lehiatu zen Salamancan, 22,83ko denborarekin amaituz. Klubetik azaldu dutenez, "emaitzak ez ziren nahi bezain onak izan, baino lanean jarraitu behar da". Orokorrean, ordea, "asteburu oparoa" izan dela azaldu dute Tolosa CF-ko kideek, eta atleta guztiak zoriondu dituzte. Hurrengo asteburuan Espainiako 23 urtez azpikoen txapelketa jokatuko da Salamancan eta Euskadiko pista estalikoa Donostian. Bertan izango diren atletei zorte ona opa die klubak.