Beste bandera bat Tolosako lau arraunlarientzat

Ataria 2019ko otsailaren 4a

Agustin Pagola, Luis Olea, Nekt Rudel eta Matias Zubeldiak Kaiku-ko jaitsiera irabazi dute, Fortunarekin, beteranoen mailan.

Julian Enrikeren Oroimenezko XI. Traineru Jaitsiera edo Kaiku-ko jaitsiera igandean jokatu zen. Beteranoen mailan Tolosako lau arraunlari Fortunarekin aritu ziren lehian. Urtarrilaren 20an Portugaleten egin bezala, Sestaon ere bandera irabazi zuten erraztasun handiz. Ziaboga bakarrera jokatu zen jaitsiera, eta hor Fortunakoek agerian utzi zuten bandera irabazteko faborito nagusiak eurak zirela. 15 minutu eta 36 segundotan hartu zuten ziaboga. Bigarrenei zortzi segundoko aldea ateratzen zien, Telmo Deuna ontzikoei. Helmugan, ordea, Iberiako tripulazioak hartu zien aurrea zumaiarrei. Lehen postuan ez zen aldaketarik izan, eta Fortunak, 17.59,52ko denborarekin bandera irabazi zuen. Iberiak 19,95 segundo gehiago behar izan zituen amaieran. Telmo Deuna 20,45era geratu zen, hirugarren.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!