Gipuzkoako finalera begira jarri dira eskualdeko muslariak

Irati Saizar Artola 2019ko urtarrilaren 30a

Euskal Herriko Mus Txapelket 1 1548776558428
Euskal Herriko Mus Txapelket 2 1548776558739
Euskal Herriko Mus Txapelket 3 1548776558887
Euskal Herriko Mus Txapelket 4 1548776559002
Euskal Herriko Mus Txapelket 5 1548776559132
Euskal Herriko Mus Txapelket 6 1548776559278
Euskal Herriko Mus Txapelket 7 1548776559391
Euskal Herriko Mus Txapelket 8 1548776559495
Euskal Herriko Mus Txapelket 9 1548776559628
Euskal Herriko Mus Txapelket 10 1548776559730
Euskal Herriko Mus Txapelket 11 1548776559830
Euskal Herriko Mus Txapelket 12 1548776559922
Euskal Herriko Mus Txapelket 13 1548776560028
Euskal Herriko Mus Txapelket 14 1548776560134

Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketak ari dira jokatzen eskualdeko hainbat herritan. Ostiral iluntzean jokatuko dira azken kanporaketak, Altzon.

Azken asteburuetan han eta hemen aritu dira musean jokatzen eskualdeko herritarrak. Euskal Herriko Mus Txapelketa abian da, eta hainbat herritan erabakita geratu dira Gipuzkoako finaletan nortzuk arituko diren. Horiek Zaldibian izango dute hitzordua, otsailaren 23an , herri antzokian, 15:00etatik aurrera hasiko dira Gipuzkoako finalak.

Hona herriz herri aurrera egitea lortu duten bikoteak. Bidania-Goiatzen, Mikel Lasa eta Andoni Egiguren, eta Bittor Aramendi eta Prantxizko Elustondo. Amezketan, Mikel Loidi eta Ioritz Saralegi, eta Erik Sagastume eta Imanol Yugueros. Lizartzan, Xabier eta Axier, eta Oier eta Muño. Larraulen, Jun Kortajarena eta Unai Kortajarena. Baliarrainen, Jose Olaizola eta Jose Garmendia. Asteasun, Pello Garin eta Ion Ormazabal. Alegian, Xabi Goikoetxea eta Urko Otamendi, eta Asier Ezeiza eta Aitor Gutierrez. Adunan, Joseba Aburuza eta Jose Mari Sarasola, eta Martin Zabala eta Xabier Tejeria. Leaburu-Txaraman, Jose Luis Adurriaga eta Imanol Zabala. Amasa-Villabonan, Eñaut Zelarain eta Ander Jauregi, eta Koldo Seara eta Eneko Iturbe. Orendainen, Ana Mari Iturrioz eta Iñaki Garmendia. Zizurkilen, Aitor San Sebastian eta Beñat Olazabal, eta Joxeramon Usabiaga eta Aitor Sarasua. Ikaztegietan, Xabat Ibarguren eta Julen Aranburu, eta Uxer Mozo eta Jon Luzuriaga. Berastegin, Aritz Mujika eta Mikel Beloki. Azkenik Ibarran, Jabi Rezola eta Aristondo, eta Joseba Iturrioz eta Haritz. Tolosan, Illart Lasa eta Iban Agüero. Eta Iruran, Agosti Garmendia eta Demonio, eta Josu Olano eta Jositxo Alberdi.

Azken kanporaketa Altzon jokatuko da, ostiralean, 21:00etatik aurrera, Elordi elkartean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!