Soroaren oroimenezkoa irabazi du Xabi Lasak

Ataria 2019ko urtarrilaren 26a

Elizegi asteasuarrak 22-18 galdu du finala, Murua lagun duela. Lasa zizurkildarra 22-16 nagusitu da Cuairan atzelariarekin, De La Fuente-Agirreren aurka.

Migel Soroaren Oroimenezko Txapelketaren finalak jokatu dira gaur arratsaldean Tolosako Beotibar pilotalekuan. Jubenilen mailan Xabi Lasa eta Cuairan nagusitu dira. Partidaren lehen zatian atzetik ibiltzea tokatu zaie, ordea. De La Fuente nafar gazteak pilotari peto-petoa dela erakutsi du eta bikote gorria larri estutu du. Aurrelari urdinaren jokoan sartu gabe, atzera jotzen hasi dira Lasa eta Cuairan. Aukerako pilotak aprobetxatuz tanto politak egin ditu zizurkildarrak, eta 22ra iristeko bidea egin dute.

Ondoren Etorkizun Mailakoen finala jokatu da. Hasiera batean Muruarekin Gartziak jokatu behar zuen, baina eskuetako minez ezin izan du finala lehiatu. Bere ordez Elizegi asteasuarrak jokatu du finala Muruarekin. Partida gogorra eta parekatua izan da. Muruak oso pilotari burutsua dela erakutsi du, eta baita artista ere: bi sake bi pareta jo eta zabalean egin ditu, zaletuak harrituta utziz. Beste aldean, ordea, Julen Egiguren azpeitiarra zegoen. Fisiko eta dohain aparteko pilotaria. Apezetxea goizuetarrak bikain lagundu dio atzean, eta azkenean, txapela irabaztea lortu dute. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!