Gipuzkoako Batzar Nagusiak frankismo garaiko Tolosaldeko torturatuekin, aho batez

Ataria 2019ko urtarrilaren 23a

Gaur goizean onartu dute ebazpena. Alderdi guztiek bat egin dute, PP-k barne; hasiera batean, alderdi honek ebazpenarekin bat ez zuela egingo zabaldu zen.

Gipuzkoako Batzar Nagusietan 2/2019 ebazpena aztertu da gaur goizean, hau da, frankismoaren aurkako mobilizazioetan, bere garaian parte hartu izanagatik Tolosaldean torturatuak izan ziren herritarren aldeko elkartasuna adierazteko.

Bizikidetzaren eta Giza eskubideen Batzordean onartu da ebazpena, aho batez, alderdi guztiak ados agertu direlako. Elkartasun adierazpenak bi puntu ditu:

  1. Gipuzkoako Batzar Nagusiek Tolosako biktima hauei eta beraien senide guztiei bere elkartasuna adierazten diete Egia guztia ager eta Justizia osoa egin dadin 40 urteko diktadurapean frankistek gizateriaren aurka egindako krimenengatik, Memoria osoa nahi baitugu berreskuratu, Bakea eta Elkarbizitza behar bezala bideratzeko.
  2. Halaber, kontuan izanik, Gipuzkoako beste hainbat herritan gertatu zirela horrelako ekimen kriminalak, beste edozein Epaitegitan biktima gehiagok aurkeztu ditzaketen salaketekin edo kereilekin ere gure elkartasun irmoa adierazten diegu une honetatik, baita izan daitezkeen elkarretaratze eta adierazpen publiko baketsuekin ere. Helburu berdinekin eginak izango baitira: frankismoarekiko Egia guztia eta Justizia osoa aldarrikatzea.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!