Haizea eta euria kalteak eragiten hasi da eskualdean

Ataria 2019ko urtarrilaren 23a

Tolosan bi zuhaitz eta telefono poste bat bota ditu eguratsak. Bidanian 91 kilometro orduko haize boladak neurtu dituzte goizean. Berastegin ere ufada handiak izan ziren atzo iluntzetik hasita.

Sakramentu pasealekuan, Tolosan, zuhaitza erori da gaur goizean. Eskolapioetako bidean bezala. Euria eta haizea gelditu gabe dabiltza eta Arzabalzan luizi txiki bat eragin dute. Eguzkitza sagardotegiko bidean, Usabal kiroldegiaren ondoan, azkenik, telefono poste bat erori da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!