Eneko Maiz eta Arkaitz Esnaola Gipuzkoako txapeldun

Ataria 2019ko urtarrilaren 22a

Maiz billabonatarrak lehen mailako trinkete txapelketa irabazi du; Esnaola txaramarrak bigarrengoa.

Gipuzkoako Trinkete Txapelketako finalak ospatu ziren larunbatean Iruran. Eneko Maiz izan da txapelduna Oier Gurutzealderi 40-12 irabazi ostean. Bigarren mailan, Arkaitz Esnaola izan da txapeldun Enrike Huiziren aurka tanto baten diferentziarekin (40-39).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!