Pentsiodunek deialdi berriak egin dituzte

Tolosaldeko Ataria 2019ko urt. 21a, 18:54

Tolosan manifestazioa egin dute eguerdian eskualdeko pentsiodunek eta herritarrek. Urtebeteko balantzea egiteaz gain aurrera begirako urratsak aztertu dituzte.

  • 2018ko urtarrilaren 15ean hasi zen Euskal Herriko pentsiodunen mugimendua, "PPren gobernuak 2013tik aurrera egindako pentsioen %0,25eko gehikuntzaren kontra eta pentsio publiko duinen alde.
  • Urtebetean lortutakoaren balantzea, "ez da gutxiestekoa". "Pentsiodunen mugimenduaren eskakizunak alderdi politiko eta instituzioen agenda politikoan sartzea lortu dugu".
  • Pentsioen igoera 2018an 1,7a eta 2019an 1,6a; iraunkortasun faktorearen aplikazioa 2023ra luzatu izana eta alargunen arautze arloko soldata kalkulatzeko %56koa 2018an eta %60koa 2019 (alargunen %16ari bakarrik eragiten die).
  • "Aurrerapen hauek gure oinarrizko eskarietatik oso urrun daude".
    1. KPIzko pentsioen gorakada iraunkorra bermatzea.
    2. Gutxieneko pentsioa: 1.080 euro.
    3. Iraunkortasun faktorea behin betirako indargabetzea.
    4. 2011 eta 2013ko erreformen alde kaltegarrienak indargabetzea.
    5. Pentsio sistema publikoa, eta ez pribatua.
     
  • Eskaera horiek lortzeko mobilizazioekin jarraitu beharra aldarrikatu zuten, kontuan izanda maiatzean hauteskundeak direla: "alderdi guztiak saiatuko dira gutxienez gure eskakizunen aurka ez agertzen".
  • Madril, Gasteiz eta Iruñeko gobernuei eta parlamentuko taldeei gutunak bidali dizkie, "zuzenean gure eskaerak izan ditzaten". Bi talderen erantzuna jaso dutela azaldu zuten, eurekin elkartzeko borondatea erakutsiz. Aldiz, "Urkullu jauna, guk duela hilabete batzuk eskatutako bilera egiteko erantzunaren zain gaude".
  • Aurrera begirako mobilizazioak: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan mobilizazio bateratua egitea, maiatza aldera. Bestalde, martxoaren 8rako antolatutako mobilizazioetan parte hartzea deitu dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!