Maiz eta Esnaola, Trinketeko finaletan

Ataria 2019ko urtarrilaren 18a

Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako eskuz banakako finalak jokatuko dituzte, bihar, Iruran, eta bertan izango dira Villabonako Behar Zana elkarteko Arkaitz Esnaola txaramarra eta Eneko Maiz billabonatarra.

16:00etan hasita eta, hurrenkera honetan, kadeteen, jubenilen eta nagusien 2. eta 1. mailako norgehiagokak izango dira ikusgai, Ametsa trinketean.

Kadeteetan, Mundarroko Eñaut Lizeaga eta Ekain Lizeaga ariko dira nor baino nor. Jubeniletan Azkoitia klubeko Azkoitiak eta Gaztelekuko Huitzik jokatuko dute finala. Nagusien bigarren mailan, Behar Zanako Esnaolak Pagazpeko Huizi izango du aurrean. Lehen mailan, berriz, Behar Zanako Maizek Mundarroko Gurutzealde izango du aurkari.

Bestalde, xareko lehiari ekingo diote asteburu honetan. 3 talde ariko dira, multzo bakarrean. Otsailaren 24ra bitarte ligaxka jokatuko dute, eta finala martxoaren 3an izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!