Peru Labaka, Migel Soroa Oroimenezkoaren bigarren finalerdietan

Ataria 2019ko urtarrilaren 18a

Peru Labaka, pilota jotzeko asmoz, Migel Soroa Oroimenezko Ogi Berri Txapelketan. AGERREMEDIA.COM

Migel Soroaren Oroimenezko Ogi Berri Torneoaren bigarren finalerdiak jokatuko dituzte, larunbatean, 16:30ean, Tolosako Beotibar pilotalekuan. Eskualdeko pilotari bakarra izango da jokatuko diren hiru partidetan: Peru Labaka zizurkildarra nagusien mailan ariko da.

Lehenengo partida jubenilen mailan jokatuko dute, Alberdi-Elosegi (Ilunpe) De La Fuente (Buruzgain)-Agirreren (Erreka) aurka. Jubenil mailako lehenengo urteko bi aurrelari elkartuko dira, beren belaunaldiko onenetakoak, eta enpresek begiz jota dituztenak. Bi aurrelariak oso teknikoak dira, tantoak bukatzen dakitenak. Alberdi azpeitiarrak bere elkarteko Elosegi izango du atzelari. Beste atzelariak, Agirrek, aurreko neurketan bigarren zati ona egin zuen.

Bigarren partidan, etorkizunekoan, Mata-Cordon (Oberena) bikoteak aurrean izango du Murua-Gartzia (Bergara) bikotea. Bikote bakoitzak urte luzez jokatu du elkarrekin eta, beraz, oso ondo ezagutzen dira beren artean. Aurrelariak oso teknikoak dira, eta beren mailako onenen artean daude. Murua Diario Vasco Torneoko irabazlea izan zen, eta Gartzia txapeldunordea. Cordon pilotari gogorra da, huts gutxikoa eta kantxa asko hartzen duena, baina Garciak kolpe handiagoa izan dezake.

Nagusien mailan Peru Labaka (Zazpi Iturri)-Zezeaga (Olaburu) eta Salaberria (Erreka)-Otaduy (Olaburu) ariko dira, elkarren aurka. Azken aldian ikustaldiak eskaintzen ari diren beste bi aurrelari dira, batez ere Salaberria goizuetarra.

Atzeko koadroetan, Zezeagak bere eguna badu, asko erabaki dezake, kolpe izugarria duelako. Otaduyk beti erakusten du maila oso ona, bere eskuek errespetatzen badute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!