Ataria Bertso Jaialdia 2019

Karmen Muñoa Izagirre bertso jaialdiko ezusteetako bat

Ataria 2019ko urtarrilaren 16a

Tolosako Iurreamendi egoitzako hainbat kidek larunbateko Ataria Bertso Jaialdian parte hartuko dute. Horietako bat 75 urteko bertsozale asteasuarra izango da.

Muñoa Izagirrek odolean darama bertsolaritza, berak azaltzen duen moduan, Otañorekin lotura izaki. 11 urterekin ezkutuan bota zuen bere lehen bertsoa jendaurrean, Asteasuko udaletxetik. Jendea galdezka hasi zen bertso hura bota zuena nor izan zen, baina Karmen Muñoa Izagirre izan zenik ez zuten asmatu. 

Bertso jaialdirako azken bi sarrera, Atarikideentzat

Sarrera guztiak salduta, Tolosaldeko Atariak azken bi sarrera zozkatuko ditu Atarikideen artean. 943 65 56 95 zenbakira deitu edo ataria.eus webgunean izango dute parte hartzeko aukera. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!