Bake eta elkabizitzarantz

Irati Saizar Artola 2019ko urtarrilaren 11

Eskualdean hamabost autobusetik gora jarriko dira, bihar, Bilbora bidean, presoen aldeko manifestaziora joateko.

Gizartea bakearen eta elkarbizitzaren alde mobilizatzeko manifestazioak egingo dituzte, Bilbon eta Baionan, bihar arratsaldean, 17:00etan hasita. Bakegintza eta elkarbizitzaren bidean: orain presoak izango da leloa. Orain Presoak dinamikak eta Bakegileek egin dute dei, eta autobusak jarri dituzte hiriburuetara bertaratzeko.

Tolosaldearen kasuan, Bilborako deia egin dute Orain Presoak Tolosaldea taldeko kideek. Hamabost autobusetik gora antolatu dituzte, eta oraindik bada lekurik.

Bi hiriburuetan ordu berean, 17:00etan, ekingo diete mobilizazioei. Bilbokoa La Casillatik abiatuko da. Autonomia kaletik barrena, Zabalburu plazatik igaro eta Plaza Biribila zeharkatu ondoren, udatxe parean amaituko dute, ekitaldi batekin. Baionan, berriz, Errepublika plazan elkartuko dira.

Presoen auziari konponbidea emateko urratsak egiteko garaia dela ikusi dute antolatzaileek: «Presoen auzia konpontzeko abagunea etorria da. Salbuespen neurriak kendu behar dira».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!